Gaurko mintegia benetan oso emankorra izan da. PENTAGRAMA ENEAaren sortzailea, Antton Jauregi ezagutu dugu, eta benetan niretzako erabilgarriak diren ideia eta material pilo erakutsi eta praktikatu dugu. Idazten dizuenaren burua martxan dago jada, zoragarria!!
Gauza askoren artean, hasteko, gutxi barru musika tresna berria ezagutuko eta ikasiko duzue, ziur, beraz.......joan prestatzen!
Dana eskura!!! abestiaren bideoa, audioa, korrikarako materiala..... has gaiztezke lanean!!! tipi tapa tipi tapa korrika!!
Iñauteriak badoaz, eta KORRIKA badator!! hementxe orain arte korrikarako sortutako abestien bilduma eguneratuta.
19.KORRIKA EUSKAHALDUN!!
UREPELETIK BILBORA,
martxoaren 19tik 29ra.
Hauek dira B03-B05 musika mintegiko irakasleek luzatzen dizkiguten ideiak. Aprobetxatuko ditugu, ziur, mila esker!!
Hementxe daude gure 6.Dko fenomenoak!! Argi dago: Nahi denean, lortzen dena.....itzela da!! Noiz behinka internetekin arazoak eukitzea ez dago txarto. Gozatu!
Hementxe duzue Agate Deunan abestutakoaren bideoa. Lan polita! datorren urtean gehiago, hobeto, eta eguraldi hobea egiten baldin badu, kalera oles egitera!!
Paperaren erabilpena, alde batera uzten dugunontzako.....Txanela proiektua, modu digitalean. Aukera gehiago guretzako, ederto!. Mementuz, 1. mailatik 4. mailara, 5. eta 6. egon badaude, baina dirudienez oso ondo ez dabiltzate. Eskerrik asko Agurtzane Goitia!