2018/02/26

Martxoak 8

Emakumeen Nazioarteko Eguna bueltan dago. Aurten ideia maju bat geneukan, baina denbora faltagatik datorren urtean burutuko dugu. Horrek ez du esan nahi martxan jarri ezin garenik!!
Hementxe proiektuaren hasiera eta oinarria.
"KONPLIZE DITUT ETA" abestia zeinu hizkuntzaz prest daukagu, itzel polita gelditu da!! ikasten hasiko gara, eta datorren ikasturtean lanean jarraituko dugu.
Mila, mila esker gure andereñoei, beti prest!!!



2018/02/21

HHrako materiala

Koloreak lantzeko abestiak, ipuinak, jolasak...prest ditugu. Baita "animalien ibilketa" lana berriztuta ere.



2018/02/20

2018/02/09

Basurto iñauterietan

Gaur iñauteriak ospatu ditugu eskolan eta ederto pasatu dugu abesten eta dantzatzen. Orain egun batzuk deskantsatzeko!


2018/02/08

Entzun eta sentitu

"Entzun eta sentitu" aspaldikoa bada ere, flashetik htmlra pasatu behar izan dut, bideoak jada ezin ziren ikusi. Aitzakia aprobetxatuz, musika batzuk aldatu ditut, eta jatorria ere gehitu diot, alegia, MªJesús Caminoren ideia eta materiala.


2018/02/05

Agate Deuna 2018

Lehengo ostiralean, Agate Deuna ospatu genuen eskolan. Nahiz eta kalera abestera ezin irten, eguraldiak argi eta garbi utzi zigun, patioan elkartu giñen, eta ozenki abestu genituen gure abestiak.